Emakume Master Cupeko binakako txapelketa, Plazandreak lehia, udako masterra, Hiru Hiriburuak torneoa eta, orain, falta zitzaiona: lau eta erdiko txapela. Enara Gamindek 18 urte eskas ditu, baina gaur beste behin ere erakutsi du ez dela haren parekorik pilota munduan. Amaia Aldairi 10-22 irabazi dio, Gernika-Lumoko Santanape pilotalekuan (Bizkaia) jokatu duten finalean.
Ikusi gehiago
Hasieratik amaieraraino, Gamindek min egin du sakez. Ezkerparetara atera ditu, eta Aldai ez da eroso ibili, besteak beste Gamindek ez diolako utzi airez nahi adina jokatzen. Arriskatu du Dimakoak, baina ez du behar beste asmatu.

Lehen tantoetan hartu du aurrea txapeldunak (0-4), eta, ia hutsik egin gabe, etengabe handitu du tartea (3-8, 4-15, 10-18, 10-22), txapela jantzi arte.