Buenos Airesera bidean da euskal pilota selekzioa, lehen aldiz Munduko Txapelketa nagusi batean aritzeko. Hegazkina hartu aurretik, pilotariei bultzada emateko ekitaldi bat antolatu dute Gure Esku eta 7Baietz taldeek.

Euskal selekzioa beste hamalau herrialdetako selekzioekin lehiatuko da, urriaren 15etik 24ra, Argentinan eta Uruguain; zehazki, Buenos Airesen eta Colonia del Sacramenton. 41 pilotari ariko dira.
Ikusi gehiago
Â