Gaztedik bi domina lortu ditu, eta Goiherrik bat

2023ko irailaren 01a
00:00
Entzun
SOKATIRA. Atzo hasi zen Lur Gaineko Munduko Sokatirako Txapelketa, Surseen, Suitzan, eta euskal taldeek hiru domina irabazi zituzten. Laster iritsi ziren lehen albiste onak. Emakumezkoen 23 urtez azpiko500 kilokoan, Goiherri-Abadinok zilarrezko domina lortu zuen. Maila horretan, hirugarren izan zen Gaztedi, eta brontzea eskuratu zuen.

Ondoren, gizonezkoen 560 kilokoan aritu zen Gaztedi, eta zilarrezko domina kolkoratu zuen. Baina zapore gazi-gozoarekin geratu ziren bizkaitarrak. Izan ere, finalera heldu ziren etxeko taldearen aurka, Sins-en aurka. Epaileek, ordea, hiru falta adierazi zizkieten, eta kanpoan utzi zituzten. Gaur jarraituko du taldeen arteko lehiak; asteburuan, berriz, herrialdeen artekoena jokatuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.