Eskubaloia

Gurbindok jokatu du; Aginagaldek, ez

Gurbindo, txuriz, erasoan, Alemaniaren aurkako partidan. LAVADEIRA JR, EFE
jon ordonez garmendia
2021eko uztailaren 24a
12:58
Entzun

Espainiako eskubaloi selekzioak Alemaniaren aurka jokatu du gaur goizean, eta Eduardo Gurbindok bi gol sartu ditu. Julen Aginagaldek, berriz, ez du jokatzeko aukerarik izan. Partida oso orekatua izan da bi selekzio horien artekoa, eta azken segundora arte ez da erabaki, Gurbindok berak hiru segundo faltan baloia galdu eta Philip Weber argentinarraren jaurtiketa, denbora amaitu den unean, Espainiaren atearen gainetik joan den arte.

Amaiera zirraragarria izan da, eta baten zein besteak irabaz zezakeen. Aspaldiko ezagunak dira bi selekzioak. Nahiz eta bigarren zatiaren hasieran espainiarrek hiru goleko aldea izan, Alemaniak buelta eman dio markagailuari, eta azken bi minutuak jokatzeke zirela, aurretik ziren alemaniarrak. Alex Dujshebaeven jaurtiketa batekin berdindu du partida Espainiak. Baloiaren jabetza berreskuratu eta Dujshebaevek berak sartu du garaipenaren gola.

Azken 50 segundoetan Alemania saiatu da partida berriro berdintzen, eta hautatzaileak Andreas Wolff atezaina kendu du zazpigarren jokalari bat zelairatzeko. Azkenean, ordea, Weberren azken uneko jaurtiketarekin joan dira alemaniarrek itxaropenak ere kanpora, eta Espainiak lehen garaipena eskuratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.