Hamar urte dira Maialen Chourrautek urrezko domina irabazi zuela Olinpiar Jokoetan

BERRIAren delegazio bat Rion izan zen, eta ordukoa oroitu dute sare sozialetan. Bakarkako probetan domina olinpiko gehien irabazi duen kirolaria da Chourraut.

Maialen Chourraut piraguista urrezko domina irabazi berri, Rion, 2016ko Jokoetan. ORESTIS PANAGIOTOU / EFE
Maialen Chourraut piraguista urrezko domina irabazi berri, Rion, 2016ko Jokoetan. ORESTIS PANAGIOTOU / EFE
nerea intxausti
2026ko abuztuaren 11
15:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

2016an izan zen. Hamar urte igaro dira Maialen Chourraut piraguistak urrezko domina irabazi zuenetik. Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan lortu zuen lasartearrak garaipena. 98,65 segundoan osatu zuen jaitsiera. Bezperan elkarrizketa egin zion BERRIAk: 

BERRIAren delegazio bat Rion izan zen: Enekoitz Telleria Sarriegi eta Imanol Magro kazetariak, eta gaur ordukoa oroitu du Magrok. 

Irabazi zuen momentuan sare sozialetan bideo hau zabaldu zuen Telleriak.

Euskal kirolari batek bakarka irabazitako bigarren urrezko domina izan zen Chourrautena. Euskal Herriko kirolarien artean, bakarkako probetan domina olinpiko gehien irabazi duen kirolaria da lasartearra. Metal bakoitzetik bat du: brontzea Londresen irabazi zuen, 2012an; urrea Rio de Janeiron, 2016an, eta zilarra Tokion, 2021ean.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA