PLAZAZ PLAZA

Iturriagak eta Mendiburuk irabazi dute Plazaz Plaza txapelketa

Hamabi tantoko aldeaz irabazi dute txapela Iturriagak eta Mendiburuk. Gorostapolo frontoiaren mendeurrenean, final ona jokatuta omendu dute plaza lau pilotariek.

ADOS PILOTA
Iturriaga eta Mendiburu, goizean, txapela irabazi ostean. IDOIA ZABALETA / FOKU
inaut matauko rada
2026ko irailaren 12a
19:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Iera Agirre Iturriagak eta Ane Mendiburuk irabazi dute Ados Pilota klubak antolatzen duen Plazaz Plaza txapelketa. 22 zenbakia atzean utzita, 30 tantoko partidak jokatu dituzte txapelketa guztian, eta aurkariek, Leire Oskozek eta Olatz Ruiz de Larramendik, hemezortzi tanto zituztela egin dute garaipeneko tantoa, Iturriagaren bi pareta bikain bati esker.

Iturriagak bosgarren Plazaz Plaza txapela lortu du gaur; txapel bakoitza bikotekide batekin lortu du. Gorostapolon jokatu dute finala, Erratzun (Nafarroa). Frontoiaren mendeurrena da, eta final ona jokatuta omendu dute plaza.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA