Jose Manuel Franciscok ez du jarraituko Urdaibain datorren denboraldian. Dagoeneko, hartua dauka erabakia Galiziako entrenatzaileak, eta halaxe jakinarazio dio zuzendaritzari. Aurtengoa bigarren denboraldia du Bermeoko taldean, eta makina bat bandera pilatu du tarte horretan. Iaz, esaterako, San Miguel liga eta Kontxako Bandera bereganatu zituen; Donostiakoa klubaren aurrenekoa izan zen. Zuzendaritza hasi da ordezkoaren bila, eta Juan Mari Etxabek mahai gainean dauka Urdaibairen eskaintza. Santurtzin dabil aurten, eta ez du bete KAE1etik San Miguel ligara igotzeko helburua.
Traineru denboraldia azken txanpan sartu da, eta urtero bezala, hasi da izenen dantza. Urdaibairen mugimenduak berretsi egin dituzte, baina ez beste zurrumurru batzuk. Bata bestearen atzetik aterako dira hemendik aurrera, eta bat baino gehiago kalean da dagoeneko. Diotenez, Oriok Jon Salsamendi herriko semea fitxatu nahi du datorren denboraldiari begira, eta Astilleron utziko lukeen lekua Joseba Fernandezek beteko luke hasiera batean. Gaur egun, Fernandez bertako arraunlaria da, Castrok kontratua eten baitzion eta duela bi astetik Astilleron baitabil.
Jose Manuel Franciscok ez du segituko Urdaibain heldu den denboraldian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu