Ro'Casa 26-23 Bera Bera

Kanaria Handian ere galduta, Bera Berak ezin izan du liga irabazi

Donostiako taldeak galdu egin zuen Ro'Casaren aurkako lehen neurketa, Donostian, eta gaur ere huts egin du: 26-23.

Kruijswijk jaurtiketa bat egiten, gaur, Telden. ANGEL MEDINA G. / EFE
Kruijswijk jaurtiketa bat egiten, gaur, Telden. ANGEL MEDINA G. / EFE
Paulo Ostolaza.
2026ko maiatzaren 31
22:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Erreginaren Kopa irabazi ostean, Bera Berak ezin izan du ligako tituluarekin biribildu sasoia. Asteazkenean, Donostiako taldeak Ro'Casaren aurkako finaleko lehen partida galdu zuen, Gaskan, eta gaur, bigarrena, Telden (Espainia). Ondorioz, Kanaria Handiko taldeak altxatu du garaikurra.

Bera Bera zen faborito finalean, baina lehen partidan Silvia Navarro Ro'Casako atezain beteranoarekin topo egin zuen Imanol Alvarezen taldeak, eta gaur, berriz, Kanarietako taldearen beste atezainarekin, Lulu Guerrarekin. Neurketa bikaina jokatu du atezainak, eta hein batean orri esker, une oro partidan izan da etxeko taldea.

Hasieran, Ro'Casak ondo baliatu ditu Bera Berak atezainik gabe jokatu dituen minutuak: baloiak berreskuratu ditu, gol azkarrak egin ditu, eta markagailuan tartetxoa ireki du. Alvarezen neskek, ordea, jokoan zer zegoen jakitun, markagailua irauli dute, eta atsedenaldira aurretik heldu dira (8-10).

Abantaila hori, ordea, bigarren zatia hasi bezain pronto galdu dute (12-10). Elba Alvarezek sartutako pare bat penaltiri esker, berriz ere hartu dute aurrea Donostiakoek (13-14), baina ordurako haizea etxekoen alde zegoen. Bera Berak borroka egin du amaierara arte, baina alferrik izan da (26-23). Alvarezen taldeak gaizki ohitu ditu zaleak, baina beti ezin da irabazi. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena. BABESTU EZAZU ZUK ERE