kirola

Korrikalari baten heriotzak ilundu du Behobia-Donostia

Claudia Behobidek eta Pedro Nimok irabazi dute lasterketaren 49. aldia.

Korrikalariak helmugan. JON URBE, ARP
jon olano
2013ko azaroaren 11
09:42
Entzun

Lasterketa herrikoien festa izan behar zuen atzo Behobia-Donostiak, baina Arantza Ezkerro Lekunberri Zizur Nagusiko (Nafarroa) korrikalariaren heriotzak ilundu zuen festa. Lasterketa antolatzen duen Fortuna taldeak ohar batean jakianarazi duenez, bihotzekoak eman zion Ezkerrori, Kursaal parean. Osasun zerbitzuek ezin izan zuten onik atera.

Herri lasterketetan parte hartu ohi zuen, eta laugarren parte hartzea zuen Behobia-Donostian. Fortunak, Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak doluminak adierazi dizkiote sendiari.

Ezbeharraz aparte, giro paregabea izan zen Behobian, Donostian eta baita irteeraren eta helmugaren arteko kilometroetan ere. 10:00etan abiatu ziren lehen korrikalariak Behobiatik. Patinatzaileak 09:40an irten ziren, eta esku bizikletan egingo zuten elbarriak, berriz, 09:30ean.

23.676 lagun abiatu ziren Behobiatik, eta haizea izan zuten arerio nagusi. Gogor jo zuen, eta hori nabaritu zen lehen sailkatuen denboretan ere. Claudia Behobide izan zen lehen emakumea (1:16:20), eta Elena Loyo sailkatu zen bigarren (1:18:37). Gizonezkoetan, Pedro Nimo galiziarra nagusitu zen (1:04:30), eta Marc Roig izan zen bigarren (1:05:49).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.