Maialen Lujanbiok egingo du ohorezko sakea
Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalistak Anoetako erdiguneaz jabetuko dira, futbolarien eta futbolzaleen omenaldia jasotzeko. Maialen Lujanbiok eta Joanes Illarregik bertso bana kantatuko dute. Gainera, Lujanbiok, txapelketaren irabazleak, ohorezko sakea egingo du. Illarregi txapelketa nagusiko final batean parte hartu duen lehen nafarra da. Lujanbioz eta Illarregiz gain, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi eta Nerea Ibarzabal egongo dira zelaian.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu