Futbola

Ostegunean jarriko dituzte salgai euskal selekzioaren eta Palestinaren arteko partidarako sarrerak

Euskadiko Futbol Federazioaren webgunean erosi ahalko dira sarrerak, goizeko hamarretatik aurrera. Sarrerek 20,5 eta 31,5 euro arteko prezioa izango dute.

Euskal selekzioa-Palestina. ARITZ LOIOLA / FOKU
Euskadiko eta Palestinako futbol federazioko presidenteak, Yaser Hamed Palestinako futbol selekzioko euskal jokalaria eta Jose Maria Gorroño Gernikako alkatea, partida aurkeztu zuten egunean. ARITZ LOIOLA / FOKU
Julen Etxeberria.
2025eko urriaren 20a
20:52
Entzun 00:00:00 00:00:00

Euskal selekzioak eta Palestinakoak lagunarteko partida bat jokatuko dute azaroaren 15ean, San Mamesen, 20:30etik aurrera. Neurketak ikusmin handia piztu du, eta Bilboko estadioa lepo betetzea espero da. Euskadiko Futbol Federazioak jakinarazi duenez, ostegunean jarriko dituzte salgai neurketa hori ikusteko sarrerak. Hain zuzen, goizeko hamarretatik aurrera erosi ahalko dira, Euskadiko Futbol Federazioaren webgunean: www.euskadifutbol.eus. Sarrera bakoitza eserleku jakin baterako izango da, eta prezioa 20,5 eta 31,5 euro artekoa izango da. Irabazi guztiak Palestinaren alde aritzen diren erakundeentzat izango dira.

Ez da neurketa soil bat izango. Halaxe esan zuen Jibril Rajub Palestinako Futbol Federazioko lehendakariak: «Oroimenaren gune sakratu honetan hartzen du futbolak bere esanahirik handiena. Hau ez da trebetasun erakustaldi hutsa, futbolaren botere moralaren erakusgarria baizik». Bada, keinu solidario gehiago ere izango dira: Gure Esku, Gu Ere Bai eta Gernika-Palestina Deialdi Herritarra plataformek elkartasun martxarako deia egin dute, Herri Libreak. Euskal Herria-Palestina. Genozidioa Stop lelopean

Bilboko Arriaga plazatik abiatuko da martxa, 17:30ean, eta San Mameseko Zabaldegian amaituko da. Palestinari elkartasuna erakutsi nahi diote, eta baita «bi herriei dagozkien kirol eta nazio eskubideak aldarrikatu ere, selekzioen ofizialtasuna barne». Eragileei ekinaldiarekin bat egiteko deia egin diete.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.