Trinketa

Plekari elkarteak trinketlari gehienen babesa jaso du

Ipar Euskal Herriko berezkoen zirkuitu profesionalean dabiltzan 24 trinketlarietatik hemeretzik sinatu dute elkarte berri horrekin. Euskal Pilota da beste elkartea, eta hark 2008tik kudeatzen du trinketa.

Patrick Orhategarai Plekariko arduraduna, azalpenak ematen, gaur Baionako Moderne trinketean. PATXI BELTZAIZ
Patrick Orhategarai Plekariko arduraduna, azalpenak ematen, gaur Baionako Moderne trinketean. PATXI BELTZAIZ
Julen Etxeberria.
2026ko ekainaren 30a
15:42
Entzun 00:00:00 00:00:00

Plekari elkartea aurkeztu dute gaur, Baionako Moderne trinketean. Elkarte horrek kudeatu nahi du Ipar Euskal Herriko trinket profesionala aurrerantzean, zeregin horretan Esku Pilota elkartea ordezkatuta. Esku Pilotak 2008tik gaur arte izan du berezkoen zirkuitu profesionala kudeatzeko ardura, Frantziako Pilota Federazioarekin egindako hitzarmen bati esker, hark baitu horren eskumena. 

Patrick Orhategarai Plekariko arduradun nagusietako batek azaldu duenez, trinketlari ia guztiek egin dute haien alde: hain zuzen, 24tik hemeretzik sinatu dute enpresa berri horrekin. Aldiz, Luis Sanchezek, Eneko Maizek, Iker Espinalek, Peio Gixandutek eta Julen Mariluzek ez dute erabaki Esku Pilotarekin jarraitu edo Plekarirekin sinatu.

Plekariko arduradunen arabera, trinketean «gauzak beste molde batera egiteko beharra» dago. Azaldu duenez, trinketlariak «kexu» dira egungo sistemarekin, eta klubek «babes eta laguntza gehiago» izan nahi dute. Hala, «behar horiei erantzuteko asmoz» eman dute aurrerapausoa. Adierazi dutenez, «aktore guztiak» izan nahi dituzte elkartearen zuzendaritzan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA