Sagardui-Gaminde 22-17 Arrizabalaga-Bergara

Sagardui eta Gaminde dira Emakume Master Cupeko txapeldun

22-17 irabazi diete Arrizabalagari eta Bergarari. Gaminde nagusi izan da atzeko koadroetan, eta Sagarduik 14 urte eskasekin jantzi du txapela.

Gaminde eta Sagardui txapela jantzita. GORKA RUBIO / FOKU
Gaminde eta Sagardui txapela jantzita. GORKA RUBIO / FOKU
2026ko martxoaren 22a
15:46
Entzun 00:00:00 00:00:00

Iazko garaipena berritu du batek; txapela lehen aldiz jantzi besteak, 14 urterekin. Alize Sagardui eta Enara Gaminde dira Emakume Master Cupeko binakako txapelketako garaileak, Eibarko Astelenako (Gipuzkoa) finalean Olatz Arrizabalaga eta Arrate Bergara mendean hartu ondoren (22-17). Arrizabalaga eta Bergara ziren faboritoak, orain arteko partida guztiak irabaziak baitzituzten, baina ezinean aritu dira gaur.

Gaminde, 19 urte besterik ez izan arren, gaur egungo atzelaririk onena da, eta halaxe erakutsi du Astelenan. Huts egin du lehen bi tantoetan (0-2), baina, motorra martxan jarri duenean, geldiezina izan da (8-3). Une oro kontrolpean izan du partida, eta ondo lagundu dio Sagarduik. Goizuetako aurrelaria oso serio aritu da.

Lau pilotariak ahalegin betean. GORKA RUBIO / FOKU
Lau pilotariak ahalegin betean. GORKA RUBIO / FOKU

Txapeldunek 20-10 hartu dute aurrea, baina Arrizabalagak, neurketaren amaieran ekimena hartu, eta lortu du Sagardui eta Gaminde urduri jartzea (21-17). Normalean baino gehiago arriskatu behar izan du Gernika-Lumoko aurrelariak, eta ordurako txikia zen akatsak egiteko tartea. Sagarduik dejada batekin amaitu du partida.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!