Pilota. EPELen lau t'erdiko txapelketako finala. Asier Olaizola. Aimar Olaizolaren botilleroa

«Sakatzen ikusten dut okerren; mina buruan sartua du»

RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS.
Imanol Magro Eizmendi.
Gasteiz
2013ko abenduaren 12a
00:00
Entzun
Zer moduz pilota aukeraketa?

Ez du arazorik izan. Ez dit ezer esan; beraz, uste dut gustura gelditu dela. Anaiarenak gehiago ibiltzen dira behetik. Irujorenak bote erdikoak dira.

Alde handia dago?

Lurrean ibiltzeko moduan agian, bestela antzekoak dira.

Nola dago anaia?

Ez batak ez besteak ez du bere maila eman. Bietako inork ez du partida borobilik jokatu, baina, hala ere, biak daude finalean. Horrek garbi uzten du biak besteen gainetik daudela.

Ekaitz Saralegiren aurka ikusi zen gerria sartzea kostatzen zitzaiola.

Sakeetan bereziki. Nik hor ikusten dut okerren. Sakatzean aldaka mugitu behar duzu, eta izterra behartzen duzu. Orain minik sumatu ez arren, hori buruan duzu eta automatikoki atzera egiten dizu. Finaleko egunean hori ahaztu behar du. Tentsioarekin ondo sakatuko duela uste dut.

Arduratuta al dago horrekin?

Ez, baina mina beti dago buruan, Irujok ere hatza ondo izango du, baino kostako zaio mina burutik kentzea. Biek arazo fisikoak eta joko arazoak dituzte.

Irujoren mamu beltza al da anaia?

Ez dut uste hala denik. Lehen Irujok ez zion burua janda anaiari, eta ezta ere orain anaiak Irujori. Nork jakin? Agian orain Irujo hasiko da irabazten, eta agian urtebete barru ez bata ez bestea ez da finalean egongo.

Irujok behetik gorako bidea egin du.

Bai. Ligaxkan oso gaizki jokatu zuen anaiaren aurka, hatza hautsi berri zuen, eta horrek eragina izan zuen orduan. Nik ez dut joko askorekin ikusten, baina kolpe freskoarekin dabil. Pilotari abiadura ematen dio.

Beste batzuetan baino eztabaida gehiago egon al da?

Ez, beti berdinak hitz egiten du... Nire anaiak ez du hitz egin...

Pixka bat hitz egin du, agian hori izan da berritasuna.

Ez. Larunbatean jokatu behar da eta ondoren hitz egin. Jendeak komentatzen du eta, «hark zera esan du», «besteak...» baina tira, beti berdinak hitz egiten du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.