Eskubaloia

Silvia Ederra Itxakoko eta Bera Berako jokalari izandakoa hil da

Hogei urtez jokatu zuen gorenean, eta palmares ederra osatu: bost aldiz irabazi zuen Espainiako Liga, bost aldiz Superkopa eta hiru aldiz Kopa. Itxakon, Mar Alacanten, Castron, Bera Beran eta Sporting Riojan aritu zen. 43 urte zituen, eta gaixorik zegoen.

Silvia Ederra. IÑIGO URIZ / FOKU
Silvia Ederra, iazko uztailean, Iruñean, erretiroa hartu berritan. IÑIGO URIZ / FOKU
Julen Etxeberria.
2026ko irailaren 8a
11:29
Entzun 00:00:00 00:00:00

Silvia Ederra eskubaloi jokalari izandakoa hil da gaur, 43 urte betetzen zituen egunean. Gaixorik zegoen. Duela bi urte ebakuntza bat egin zioten obarioetako tumore bat kentzeko. Ederrak iaz hartu zuen erretiroa. 30 urte baino gehiago egin zituen eskubaloian jokatzen, horietatik hogei gorenean.

Jaioterrian hasi zen jokatzen, Lizarrako (Nafarroa) Itxakon, 8 urterekin. Gerora, lau taldeetan jokatu zuen: Mar Alacanten, Castro Urdialesen, Bera Beran eta Sporting La Riojan. Donostiako taldearekin irabazi zituen bere kirol ibilbideko txapel guztiak, hamahiru guztira: bost aldiz irabazi zuen Espainiako Liga, bost aldiz Superkopa eta hiru aldiz Kopa.

Sportingen aritu zen azken urteetan. Bitan hartu zuen erretiroa: lehenbizi 2020an, baina hiru urte geroago itzuli zen. Hain zuzen, aldi horretan gaixotu zen lehen aldiz, baina bi hilabete geroago lehiara itzuli, eta beste bi urtez jokatu zuen. Erretiratu zenean, «kontent» zen egindako bidearekin, baina pena handi bat bazuen: Itxako desagertzen ikusi izana.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA