Ane Mintegi

«Tenisa oso mentala da. Kontzentrazioari eustea izan da gakoa»

Historia egin du Ane Mintegi tenis jokalari gazteak. Wimbledon lehiaketa irabazi du junior mailan, finalean Nastasja Schunk alemanirra hiru setetan (6-2, 4-6 eta 1-6) mendean hartuta.

Ane Mintegi, Wimbledongo garaikurrarekin. GOIERRIKO HITZA
2021eko uztailaren 12a
17:21
Entzun

Garaipen historikoa eskuratu zuen atzo Ane Mintegik (Idiazabal, Gipuzkoa, 2003). Junior mailan Grand Slam bat irabaztea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula, eta gutxiago Wimbledongoa irabaztea. Londreseko kantxa ospetsuak ez zuen kikildu Mintegi, eta galtzen hasi arren, finala poltsikoratu zuen Nastasja Schunk alemanirrari irabazita. Sekula ez zuen lortu balentria hori euskal herritar batek.

Wimbledon txapelketa irabazten duen lehen euskalduna zara. Estatu espainiarreko lehenengo irabazlea ere bazara. Historia egin duzu. Zer sentitzen da horrelako lorpenarekin?

Emozio eta poz handia. Garaipen oso-oso garrantzitsua da niretzat.

Astebetean zazpi partida jokatu dituzu, euriak ere baldintzatu ditu, atzerapenak sortu baititu eta egun berean bi partida ere jokatu behar izan dituzu. Zein sentsaziorekin iritsi zinen finalera?

Lehenengo momentuetan tentsio handia izan nuen… partida oso garrantzitsua zen eta nahiko urduri nengoen. Baina partidak aurrera egin ahala, pixkana-pixkana lasaitzea lortu eta gauzak ondo joan ziren.

Neurketa hiru setera jokatu zen. 6-2, 4-6, eta 1-6 izan zen emaitza. Nola bizi izan zenuen lehen pertsonan?

Lehenengo set-ean aurkariak oso ondo jokatu zuen, gehiago izan zen, berak dominatu zuen eta berea izan zen set-a. Bigarrenean, lasaiago nengoen eta pixkanaka, sakeetan hobeto eta pilota bakoitzari ere amaiera hobea ematea lortu nuen, eta bigarren set hori irabazi ahal izan nuen. Eta hirugarrenean erabaki zen partida; ni gustura sentitu nintzen, uste dut oso ongi jokatu nuela. Hori, eta aurkariaren hainbat akats medio, hirugarren set-a nirea izan zen.

(Irakurri elkarrizketa osorik, 'Goierriko Hitza'-n)

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.