Zierbenak azken estropadan astindu du lehen bandera

Eusko Label Ligako azken bandera irabazi dute bizkaitarrek Portugaleten. Oriok bere historiako hirugarren koroa altxatu du.

Zierbena, artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU
Zierbena, artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU
Paulo Ostolaza.
2026ko irailaren 20a
13:45
Entzun 00:00:00 00:00:00

Oriok hamazazpi, Bermeok hiru eta Zierbenak bat. Oriok banderen errekorra ezarri zuen atzo Bermeon (Bizkaia), baina gaur Zierbenak eragotzi dio hemezortzigarrena ere astintzea. Dani Perezek prestatutako taldeak denboraldi ederra egin du, sailkapen nagusian bigarren postua eskuratu du, baina orain arte banderarik irabazi gabea zen, eta kendu dute arantza. Amorruz ospatu dute arraunlariek.

Lehen kalea ondo baliatuta, estropada bikaina egin dute bizkaitarrek. Lan erdietara arte parean izan dute Orio, baina estropadaren bigarren erdian tartea zabaltzea lortu dute, azkenerako, hamahiru segundokoa.

Bigarren amaitu du Oriok, hirugarren Bermeok eta laugarren Hondarribiak, lehen txandako garaileak. Getariak, berriz, bosgarren egin du, eta sailkapen nagusiko hirugarren postua galdu du Bermeoren mesedetan.

Orioko arraunlariek euren historiako hirugarren koroa altxatu dute.

Eusko Label Ligako sailkapena
  1. Orio, 240 punturekin.
  2. Zierbena, 205ekin.
  3. Bermeo, 183rekin.
  4. Getaria, 182rekin.
  5. Hondarribia, 168rekin.
  6. Donostiarra, 162rekin.
  7. Lekittarra, 115ekin.
  8. Ondarroa, 110ekin.
  9. Santurtzi, 69rekin.
  10. San Juan, 67rekin.
  11. Ares 63rekin (maila galdu du).
  12. Chapela 53rekin (maila galdu du).

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA