Amale Arzelus, 8 urterekin irratian euskarazko bakarrizketak irakurtzen zituena 1930eko hamarkadan; Maite Barnetxe —jatorrizko izenez, Maite Ameztoi Kastorene—, telebistan euskaraz lehen emankizunak egiten hasi zena 1971. urtean, France3n; Txaro Arteaga, Donostiako Herri Irratian 1963an lanean hasitakoa; Mirentxu Loiarte, euskal zineman aitzindari eta Irrintzi (1978) eta Ikuska 12 (1981) filmen egilea; Elixabete Garmendia, kazetaria Zeruko Argia-n eta ETBn; Arantxa Irastorza, 1982ko azaroan Euskadi Irratian entzun zen lehen emakumezko ahotsa; Elene Lizarralde eta Mari Jose Insausti, ETBren historiako lehen emanaldiaren aurkezleak.
Klara Badiola, Albaniako konkista filmeko (1983) aktorea; Lourdes Orube, Kareletik filmeko (1987) aktorea; Aizpea Goenaga eta Elena Irureta, euskarazko lehen telesailaren (Hau da A.U.) sortzaileak, gidoilariak, zuzendariak eta aktoreak; Ane Gabarain, Bi eta bat telesaileko (1991-1993 eta 2012) Jaione; Kontxu Odriozola, Goenkale-ko Maria Luisa; Ainhoa Aierbe, Goenkale-ko Leonor; Edurne Ormazabal, ETB1eko Katu kale musika saioko aurkezlea; Miren Aranburu bikoiztailea (eta euskarazko jazzaren aitzindaria); Marian Galarraga, Tinko euskara elkartearen sortzailea eta lehendakaria; Arritxu Iribar, Euskadi Irratiko kiroletako esataria; Arantxa Iturbe, Euskadi Irratiko Arratsean kultur saioko gidaria; Ane Aseginolaza, Doraemoni ahotsa jarri zion bikoiztailea.

Iñake Irastorza, Aupa Etxebeste filmeko bizilaguna; Edurne Azuara, Balbemendi telesaileko aktorea; Aitziber Garmendia, Martin telesaileko aktorea; Mireia Gabilondo, Mugaldekoak telefilmeko eta telesaileko gidoilari, zuzendari eta aktoreetako bat; Loreto Mauleon, Bi anai filmeko aktorea; Sara Cozar, Bypass filmeko aktorea; Nagore Aranburu, Itziar Ituño eta Itziar Aizpuru, Loreak filmeko aktoreak; Miren Gaztañaga, Azken erromantikoak filmeko aktorea; Agurtzane Intxaurraga, aktore zuzendari eta gidoilari Goenkale-n; Amaia Merino, Non dago Mikel? dokumentalaren zuzendaria.
Izen asko falta dira
Iraia Elias, Amama filmeko aktorea; Patricia Lopez Arnaiz, Ane filmeko aktorea; Maite Arroitajauregi Mursego eta Aranzazu Calleja, Akelarre filmeko musikaren sortzaileak; Ane Muñoz, scripta Handia-n eta Basurdea film laburraren zuzendaria; Edurne Azkarate, Irati filmeko aktorea; Izaskun Urkijo, Gaua filmeko arte zuzendaria; Bego del Teso zinema kritikaria, Eppur si muove iritzi tartearen egilea; Sofia Otero, 9 urterekin Berlinalen aktore onenaren saria irabazitakoa, Esti Urresolaren 20.000 especies de abejas filmean egindako lanagatik.

Ainhoa Jauregi, Hamaika telebistako zuzendaria; Aitziber Zapiain, Antxeta irratiko eta Arrosa irrati sareko koordinatzailea; Lorea Agirre, Jakin-eko zuzendaria; Maite Lephaille, Xiberoko Botzako esataria; Reyes Ilintxeta, Euskalerria Irratiko esataria; Maider Oleaga, Elbira Zipitriari buruzko Muga deitzen da pausoa dokumentalaren zuzendaria; Katti Poxelu, Bizkarsoro filmeko ekoizlea.
Itziar Gomez, Go!azen telesaileko zuzendaria; Ainhoa Larrañaga, Desagertuta telesaileko aktorea; Sua Enparantza, Irabazi arte telesaileko aktorea; Maddi Castro, Pikuak websailaren sortzailea; Sara Fantova, Jone, batzuetan filmaren zuzendaria.
Nerea Reparaz, 20:00etako Gaur egun-en aurkezlea; Ilaski Serrano, ETBko Arte(faktua) eta Mihiluze saioen aurkezlea; Leire Casamajou, Urubia bideopodcastaren aurkezlea; Ane Zabala, Bilbo Hiria Irratiko kazetaria; Arantxa Idieder eta Malen Frantzesena, Arrosa irrati sareko Zebrabidea magazinaren gidariak; Olatz Urkia, EITBko Asiako berriemailea; Andrea Aranburu, Gazteak-o Dida saioko esataria; Maddalen Arzallus, ETB1eko Biba zuek! saioko aurkezlea; egunotan Go!azen eta Irabazi arte telesailetako castingetara aurkeztu diren nerabeak.
Euskaldunon Egunkaria-ko emakumezko guztiak. Inma Gomila. Lurdes Huizi. Ainhoa Albisu.
Haiek guztiak. Haien amak eta amonak. Daudenak eta joan direnak. Lerro hauetan kabitu ez direnak. Gaur, Martxoak 8. Eta bihar, martxoak 9, bihar ere gogoratu behar dira haien izenak.