Basakabi udalekua Wellington Music Academy bihurtuko da

'Go!azen' telesaileko aktore berriak Maren Alonso, Ane Sarasua, Gaizka Fernandez eta Iñigo Gastesi izango dira.

'Go!azen 13.0' telesailaren argazki saioa. ETB
'Go!azen 13.0' telesailaren argazki saioa. ETB
urtzi urkizu
2026ko ekainaren 11
13:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Basakabi jada ez da udaleku bat izango, Wellington Music Academy entzutetsuaren Euskal Herriko egoitza baizik. Hala iragarri du EITBk, Go!azen telesailaren hamahirugarren denboraldia udan grabatuko dutela jakinaraztearekin batera. Musika eskola horretan sartzeko, azterketa zorrotz bat gainditu beharko dute hiru ikaslek: Ilargik (Maren Alonso), Kaiak (Ane Sarasua) eta Lukak (Gaizka Fernandez). Wellington Music Academytik etorritako musika irakaslea Imanol izango da, eta Iñigo Gastesi aktoreak jokatuko du haren rola.

Urtero bezala, denboraldi berriko argazkiak egin eta udako bideoklipa grabatu dute telesailaren denboraldiko atalak grabatzeari ekin aurretik. Bideokliperako irudiak astelehenean filmatu zituzten, Azpeitiko (Gipuzkoa) Ekoetxean, Itziarko Itxaspe kanpinean (Deba, Gipuzkoa) eta Donostiako El Pinar jauregian. Aurreko urteetan bezala, Iker Lauroba musikariak sorturiko kantu bat izango da bideokliparen oinarri.

Aktore berriez gain, aktore hauek ere ariko dira hamahirugarren denboraldiko ataletan: Nerea Arriola, Nerea Elizalde, Adriana Sanchez, Ander Aierza, Irati Marin, Jon Alonso, Ainhoa Tabuio eta Leire Nuñez. Bestalde, Julen Taboada aktore gazteak aurreko denboraldian baino parte hartze handiagoa izango du. Basakabi jada ez da Basakabi, ordea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena. BABESTU EZAZU ZUK ERE