Aurrerapauso nabarmena egingo du bihar www.berria.info webguneak, tokiko informazioa ere emango duelako Berria.info-ko hasierako orrian. Batetik, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioko bazkide diren tokiko hedabideen webguneetako albisteen jarioa automatikoki BERRIAren webgunean txertatuko da. Albiste horiek ez ezik, herrika antolatuta dauden Hitza.info guneek sortzenduten jarioa ere agertuko da, baita Arabako Aiaraldea.com euskarazkoatariak sortzen duena ere. Era horretan, Berria taldearen helburuaahalik eta herri gehienetako informazioa ematea da. Gainera, erabiltzaileak tokiko informazioa pertsonalizatzeko aukera izango du Berria.info-n. Alegia, informazio nazionalaz gain zein herritako informazioa jaso nahi duen aukeratu ahal izango du erabiltzaileak.
Bestetik, herri informazioa jorratzen duten atariek aukera izango duteBerria.info-k lantzen duen informazioaren jarioa euren webgunepropioetan txertatzeko.
Topaguneak eta Berria taldeakedukiak elkarrekin banatzeko hitzarmen bat sinatu dute, eta argi dute euskarazko komunikazio proiektuak ez daudela egoera samurrean, finantza krisiak eta prentsaren eredu krisiak bat egin dutelako. Hori horrela izanik, Topaguneak eta Berria taldeak inoiz baino beharrezkoago ikusten dituzte elkarlana eta elkarrekintza. Bi komunikazio taldeen aldetik sortzen den informazioa irakurleei modu eraginkorragoan emateko bidea ikusi dute ekimen honen bidez.
Tokiko informazioa lehen ere Tokikom.com helbidean bateratzen du Topaguneak, eta pauso honekin zabalkunde handiagoa eman nahi diote herrietako informazio horri Berria.info-n.
Topaguneak eta Berria taldeak sinatutako hitzarmenaren bidez, albiste jariotik jasotakoa euren papereko argitalpenetan argitaratzeko eskubidea ere aitortzen diote elkarri sinatzaileek, betiere iturria ondo azpimarratuta.
Hitzarmenak jasotzen duenez, halaber, tokiko informazioaren iturrien alboan Tokikom.comere nabarmenduko da Berria. info-n.
Urtebeteko iraupena du formalki sinatutako hitzarmenak, baina urtero automatikoki berrituko da.
Komunikazioa
'Berria.info'-k tokiko informazioa emango du bihartik aurrera
Topagunearekin akordio bat sinatu du Berria taldeak, eta 'Hitzen' eta 'Aiaraldea.com'-en informazioa emango du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu