BERRIAko euskara taldeko zuzentzaileen lana jaso dute bideo batean

Zuzentzaileen Nazioarteko Eguna da gaur. EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak bideoren bat prestatu ohi du urtero, eta aurten BERRIAko ikus-entzunezko taldeak ondu du, egunkariko euskara taldekoekin.

BERRIAko euskara taldeko langileak, Andoainen. BERRIA
BERRIAko euskara taldeko langileak, Andoainen. BERRIA
urtzi urkizu
Andoain
2026ko urriaren 27a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Urriaren 27a Zuzentzaileen Nazioarteko Eguna da, eta, horren aitzakian, EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak bideoren bat prestatu ohi du azken urteotan, zuzentzaile gisa esperientzia duten profesionalak gonbidatuta, lanbidearen berri emateko eta haren ezaugarriez gogoeta egiteko. Aurten, BERRIA egunkariko euskara taldeari eskaini dio hori egiteko aukera, eta bertako langileak zuzenketa lanaz aritu dira ordu erdiko dokumental labur batean. Gaur da, beraz, zuzentzaileen eguna, eta egunkariko ikus-entzunezko taldeak BERRIAko euskara taldekoekin landu duen bideoa ikusgai da Euskal Herrian eta mundu zabalean.

Zuzenketa lan maiz ezkutuaren zailtasunez ez ezik, haren pozez eta baliagarritasunaz ere aritu dira euskara taldeko zazpi kideak, eta xehetasunak eman dituzte batzuetan ofizio horren inguruan nagusi diren aurreiritzi eta uste okerrak argitzeko, egunkari bateko jardunak dakartzan berezitasunez ahaztu gabe. Lanbidearen orainari bai, baina geroari begira ere jarri dira.

BERRIAren estilo liburuaz ere mintzatu dira zuzentzaileak. Izan ere, estilo liburu hori BERRIAn ez ezik, euskaraz lan egiten duten beste kazetari eta langile batzuek ere erabiltzen dute.

Haien eguneroko lanean izaten dituzten bitxikeriak ere kontatu dituzte bideoan zuzentzaileak, tarteka hitztripuak iristen baitzaizkie testuetan.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA