Telebista

'Biba zuek!' astelehenean itzuliko da, berrikuntza ugariz beteta

Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus. ETB.
urtzi urkizu
Donostia
2023ko irailaren 2a
00:00
Entzun
ETB1eko Biba zuek! magazinak datorren astelehenean hasiko du denboraldi berria. Ohi bezala, saioa 18:00etatik 19:45era emango dute astegunetan. Baina hainbat berrikuntza egongo dira: lehen orduan, gai baten inguruan arituko dira, eta euren testigantzak kontatzera joango dira gonbidatuak. Bidelagunen artean, Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak alboan izango dituzte Manu Etxezortu eta Amaia Agirre. Korapiloak atala itzuliko da saiora, baina aurten Maitane Ormazabalek gidatuko du. Bigarren orduan, ohikoa den moduan, Euskal Herriko pertsonaia ezagunak elkarrizketatuko dituzte.

Kolaboratzaile berriak

Saioko kolaboratzaile berrien artean, bestalde, Eneko Axpe fisikaria, Izar de la Hoz marinela, GarbiƱe Larrea naturopata eta Loli Sein lorezaina egongo dira. Izaskun Moyanok eta Jon Gomez Garaik konexioak egingo dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.