Bizkaiko eta Arabako hainbat txokotan ari dira grabatzen ekainaren 15etik Boga euskarazko telesail berria. Mikel Santiago idazleak suspensezko istorioak idatzi ohi ditu, baina liburu formatuan. Oraingoan, eleberritik telesailera egin du jauzi gidoien idazketan, eta horretan Txemi Parraren laguntza izan du. Mikel Rueda zinemagileak —Izarren argia (2010) eta El doble mĂ¡s quince (2019) filmak— zuzenduko ditu telesailaren sei atalak.Â
Istorioaren abiapuntua bost arraunlari gazteren ospakizuna da. Beren bizitzako traineru txapelketa garrantzitsueneko finalerako sailkatu berri dira. Baina, lorpena ospatzen ari direla, gazte bat harrapatuko dute istripuz. Gorpua urpean hondoratuko dute, eta isiltasun itun bat hitzartuko dute denen artean. Baina Ertzaintza gaztearen desagerpena ikertzen hasiko da, eta gauzak korapilatuz joango dira.
Telesaileko aktore protagonistak Iraia Elias eta Mikel Losada dira. Aktore taldean dira, halaber, Mikel Niso, Mikel Kaye, Iker Roca, Markel Sainz eta Ander Martinez.

Plano a Plano Bilbao ekoiztetxearen egitasmo bat da. Producciones Innatas AIErekin eta Euskadi Movie enpresarekin lankidetzan ari dira.
Oscar Rubio da Boga-ko ekoizpen zuzendaria, Aitor Mendilibar argazki zuzendaria, eta Haizea Huegun soinu bandaren sortzailea.