Bost audioliburu berri Guau plataformarako

Miren Amurizak 'Pleibak' eta Uxue Alberdiren 'Hetero' liburuak entzungai daude jada. Datozen asteetan, Eider Rodriguezen, Toti Martinez de Lezearen eta Goiatz Labandibarren eleberriak sareratuko dituzte.

Uxue Alberdiren eta Miren Amurizaren solasaldi bat, Bilbon. ARITZ LOIOLA / FOKU
Uxue Alberdiren eta Miren Amurizaren solasaldi bat, Bilbon. ARITZ LOIOLA / FOKU
urtzi urkizu
2026ko apirilaren 29a
10:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Apirilaren 20tik maiatzaren 19ra bitartekoa Euskal Literaturaren Hilabete izendatu du EITBren Guau audio plataformak. Liburuaren Eguna tarteko, apirilaren 20an hasi ziren audioliburu berri batzuk doako plataforman sareratzen. Miren Amuriza bertsolari eta idazlearen Pleibak eleberria apirilaren 20an jarri zuten plataforman, idazlearen ahotsean. Eta, atzo, Uxue Alberdiren Hetero ipuin liburua sareratu zuten, entzuteko moduan. Kasu horretan ere, idazleak berak jarri dio ahotsak berak sortutako istorioei —zortzi narrazio dira—.

Datozen hiru astearteetan, berriz, hiru audioliburu hauek jarriko dituzte Guau plataforman: Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala, Toti Martinez de Lezearen L'Arratien taberna, eta Goiatz Labandibarren Bekatua.

On Time ekoiztetxeak sortu ditu audioliburu horiek guztiak EITBrentzat. Lehendik ere, Poesia Ttanttak bilduma sareratu zuen plataformak. Iaztik, beste liburu hauek ere entzun daitezke audio formatuan: Ramon Saizarbitoriaren Ehun metro; Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik panpox; Anjel Lertxundiren Hamaseigarrenean aidanez eta Horma; Harkaitz Canoren Twist, Fakirraren ahotsa, Beti oporretan eta Telefono kaiolatua; Jon Arretxeren Xahmaran; Iban Zalduaren Etorkizuna; eta Toti Martinez de Lezearen Judu-kale.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA