Irratia

CIESen arabera, Euskadi Irratiak 144.000 entzule ditu astegunetan

Euskadi Irratia gorantz ari da, eta liderra da Gipuzkoan. Gazteak 106.000 entzule ditu.

EUSKADI IRRATIA - 2023-2024 DENBORALDIA
Euskadi Irratiko esatarietako batzuk. EITB
urtzi urkizu
2023ko abenduaren 22a
11:00
Entzun

CIES zentroaren urteko azken ikerketaren arabera, Euskadi Irratia gorantz ari da: 144.000 entzule lortu ditu astelehenetik ostiralera —%11 handitu da, iazko datuarekin alderatuz gero—. Gainera, Gipuzkoan gehien entzuten den irratia da euskarazko kate publikoa. Oso eremu gutxitan gertatzen da euskarazko eskaintza batek lehen tokia bereganatzea. Beste ikerketa batzuetan ere Gipuzkoako lider azaldu izan da Euskadi Irratia.

Gazteak ere oso datu onak izan ditu: 106.000 entzule. EITB Musika irratiak gorantz egin du, eta 31.000 entzule ditu orain.

Radio Euskadik, bestalde, %4 egin du gora: 188.000 entzule ditu astelehenetik ostiralera. Gehiago handitu da Radio Vitoria: %17 egin du gora, eta 28.000 entzule ditu.

EITB taldeko irrati guztiak aintzat hartuz gero, 497.000 entzule dituzte astegunetan Hego Euskal Herrian. Iazko abenduko emaitzekin alderatuz gero, %5,5 igo da kopurua.

Telebistari dagokionez, ETBko kateek egunero 647.000 ikus-entzule dituzte.

Talde publikoaren irratiak eta telebistak batuz gero, bestalde, 1.144.000 hartzailek egiten dute bat astegunetan hedabide horiekin. CIESen datuen arabera, betiere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.