CIESen azken ikerketaren arabera, Euskadi Irratiak 150.000 entzule ditu; Gazteak, berriz, 112.000 entzule ditu astegunetan; eta EITB Musika irratiak, 29.000.
Gipuzkoan gehien entzuten den irratia da, gainera, Euskadi Irratia. EITBk azaldu duenez, CIESen aurreko neurketarekin alderatuz, Euskadi Irratiaren entzule kopurua ia %8 hazi da.
Nafarroan, EITBko irrati guztien artean 56.000 entzule dituzte.
Radio Euskadik, bestalde, 166.000 entzule ditu astegunetan, CIESen arabera. Bestelakoa izan zen EGMk apirilean eman zuen datua: Euskadi Irratiak 142.000 entzule, eta Radio Euskadik, 134.000.
Radio Vitoriak, berriz, 25.000 entzule ditu, abenduan baino lau mila gehiago.
ETBri dagokionez, CIESen ikerketaren arabera, ia 700.000 ikus-entzule ditu, aurreko neurketan baino 35.000 gehiago.