'Decorado' filma euskarara bikoiztuta, asteartetik aurrera Primeran-en

Helduentzako animaziozko lan bat da, Alberto Vazquezek zuzendua. Nazioarteko hogei jaialditan baino gehiagotan parte hartu du.

'Decorado'  animaziozko filma. BERRIA
'Decorado' animaziozko filma. BERRIA
urtzi urkizu
2026ko otsailaren 20a
10:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gaur egungo gizartearen satira gisa har daiteke Alberto Vazquezen (Coruña, Galizia, 1980) Decorado animaziozko filma. Urrian Sitgesko zinema jaialdian (Herrialde Katalanak) estreinatu zuten, eta, ondotik, nazioarteko jaialdi ugaritan parte hartu du. Hego Euskal Herriko zinema aretoetan ere eman zuten. Datorren asteartetik aurrera, berriz, euskarara bikoiztuta ikusi ahalko da EITBren Primeran plataforman —jatorrizkoa gaztelaniaz da—.

Arnold adin ertaineko arratoi bat da. Krisi existentzial bete-betean sartuta dago. Bikote harremana ez doakio batere ondo, bizimodu absurdo batean murgilduta dagoela sentitzen du, eta susmoa du inguruan dagoen guztia fartsa handi bat dela. Hori da istorioaren abiapuntua —ez da haurrentzako film bat, hortaz—.

Hainbat herrialderen artean koproduzitutako film bat da Decorado —ekoizleen artean, UniKo etxeko Ivan Miñambres dago—. ETB, RTVE, TVG eta Movistar Plusen babesa ere jaso du.

Hilaren 28an Espainiako Zinema Akademiaren Goya sariak banatuko dituzte, Bartzelonan. Eta Decorado hautagaia da animaziozko film onenaren kategorian. Animaziozko film onenaren Forque saria jaso zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.