ETB

ETB1ek 'Touré detektibea' telesaila emango du astelehenetik aurrera

Primeran plataforman osorik ikus daiteke telesaila. Gaztelaniaz dago grabatuta, eta euskarara bikoiztuta emango du ETBk.

Jon Arretxe idazlea eta Malcolm Treviño-Sitte aktorea. MONIKA DEL VALLE / FOKU
Jon Arretxe idazlea eta Malcolm Treviño-Sitte aktorea. MONIKA DEL VALLE / FOKU
urtzi urkizu
2024ko maiatzaren 24a
13:00
Entzun

Primeran plataforman otsailaren 1ean estreinatu zuten Touré detektibea telesaila. Doako plataforma horretan atal guztiak ikus daitezke, euskarara bikoiztuta. Datorren astelehenean, berriz, ETB1ek emango du fikzioa —astelehenero atal bat; sei dira—. Jon Arretxeren eleberrietako pertsonaian dago oinarrituta telesaila.

Malcom Treviño Sitte aktoreak egiten du Mahamoud Toure protagonistarena. BERRIAk elkarrizketa bat egin zion aktoreari, estreinaldiaren bezperan. «Telesailak kanpotarren ikuspegi baikorra ikusarazten du», adierazi zuen. Beste aktoreen artean, Itziar Ituño, Unax Ugalde, Loreto Mauleon, Itsaso Arana, Urko Olazabal, Lander Otaola, Jon Olivares eta Sne Gabarain daude.

Fikzioa Tornasol Mediak, DeAplanetak, Detective Toure AIEk, RTVEk eta EITBk ekoitzi dute. Hain zuzen ere, TVEk hemendik gutxira emitituko du, jatorrizko bertsioan: gaztelaniaz, alegia.

Grabaketa gehienak Bilbon eta Bizkaiko beste herri batzuetan egin zituzten. Izan ere, Bizkaiko hiriburuko San Frantzisko auzoan dago girotuta istorioa. Auzoak garrantzi nabarmena du telesailean. Arretxeren eleberriek aukera eman dezakete denboraldi gehiago grabatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.