ETBk zuzenean emango du gaur ETSren Madrilgo kontzertua

ETB1 kateak eta ETB On plataformak 20:45ean emango dute kontzertua. Ainhoa Vitoriak egingo ditu emankizunaren aurkezle lanak.

ETS taldearen kontzertu bat, Barakaldon. MIKEL MARTINEZ DE TRESPUENTES / FOKU
ETS taldearen kontzertu bat, Barakaldon. MIKEL MARTINEZ DE TRESPUENTES / FOKU
urtzi urkizu
2026ko apirilaren 25a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bihotzen konkista izenburupean, En Tol Sarmiento ETS musika taldeak kontzertua emango du gaur gauean Madrilgo Movistar Arenan, 16.000 lagunen aurrean. Ez da kontzertu soil bat izango; izan ere, iragarri dute bertsolaritza, dantza eta herri kultura uztartuko dituztela musikarekin. Euskal Herrian ere ikusi ahalko da kontzertu hori, ETB1 kateak eta ETB On Interneteko plataformak zuzenean emango baitute, 20:45ean hasita. Emanaldiaren aurkezle lanak Ainhoa Vitoria irrati esatariak egingo ditu, off-eko ahotsa jarrita.

Hamabost kamera eta drone bat erabiliko dituzte kontzertua emateko. EITBko 30 profesional baino gehiago ariko dira lanean Madrilen, kontzertua eman ahal izateko.

Oholtza gainean ehun lagun baino gehiago espero dituzte. Dantza tradizional eta urbanoak ez dira faltako, ezta euskal tradizioen askotariko osagaiak ere. Abesbatza bat ere izango da Movistar Arenan kantuan, eta Euskal Herritik kanpoko abeslari batzuk ere gonbidatuko dituzte Bihotzen konkista ikuskizunean parte hartzera.

Bihartik aurrera, ETB On plataforman edonoiz ikusi ahalko da ETSren kontzertu berezi hori, osorik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA