Telebista

ETBko kateak soilik goi bereizmenean ikusiko dira gaurtik aurrera

ETB3 eta ETB4 SDtik goi bereizmenera aldatuko dira zuzenean.

urtzi urkizu
2024ko otsailaren 8a
05:00
Entzun

Otsailaren 14an, Hego Euskal Herrian emititzen duten telebista kateak soilik goi bereizmenean ikusi ahalko dira. SDko kanalen itzalaldia izango da, beraz, eta ETBk egun batzuetan aurreratu du prozesua. Gaurtik aurrera ETBko kate guztiak goi bereizmenean baino ez dira emango; ETB3 eta ETB4 SDtik goi bereizmenera pasatuko dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Nafarroan, berriz, ETB1 eta ETB2 kateak SDtik goi bereizmenera aldatuko dira.

Erabiltzaile askorengan izango du eragina horrek. Beharrezkoa izango da telebista gailuaren eta goi bereizmeneko emisioen arteko bateragarritasuna egiaztatzea. Gailuen %98 inguru bateragarriak diren arren, komeni da hala direla egiaztatzea. Kasu gehienetan nahikoa izango da telebistako kanalak berriro sintonizatzea. Telebista goi bereizmenarekin bateragarria ez bada, teknologia hori onartzen duen deskodegailu edo sintonizatzeko gailu bat erostea gomendatzen da.

Zalantzarik izanez gero, gailuaren fabrikatzailearen bezeroarentzako arreta zerbitzuarekin edo produktuaren banatzailearekin harremanetan jartzea gomendatu du EITBk.

TVEko kanalek dagoeneko egin dute trantsizioa. Espainiako kanal pribatu gehienek, berriz, hilaren 14an izango dute itzalaldia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.