Euskal hedabideek emankizun berezia egingo dute bihar herriko bozen bigarren itzulian

Battitt Crouspeyre eta Arantxa Idieder ariko dira aurkezle lanetan. BERRIAk 19:00etatik aurrera emango du zuzeneko saioa.

Bozen gaineko saio bateratua, joan den igandean, Urruñan (Lapurdi). EUSKAL HEDABIDEAK
Bozen gaineko saio bateratua, joan den igandean, Urruñan (Lapurdi). EUSKAL HEDABIDEAK
urtzi urkizu
2026ko martxoaren 21a
10:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

BERRIA egunkariak, Ipar Euskal Herriko Hitza-k, Kanaldude telebista, Euskal Irratiek —Antxeta Irratiak, Gure Irratiak, Irulegiko Irratiak, Amikuzeko Irratiak eta Xiberoko Botzak—, Herria aldizkaria, Bada komunikabideak eta Kazeta-k elkarrekin eta elkarlanean egingo dute bihar herriko bozen bigarren itzuliari buruzko saio berezia. Telebista emankizuna 19:00etan hasiko da. BERRIAren webgunean eta beste hedabideen atarietan zuzenean ikusi ahalko da. Halaber, Kanaldudek telebistaz emango du, eta Euskal Irratien uhinetan ere entzungai izango da.

Battitt Crouspeyrek aurkeztuko du saioa. Arantxa Idieder izango du ondoan, emaitzak heldu ahala haien berri ematen. Bigarren itzulia 11 udalerritan dute: Arbona, Azkaine, Baiona, Beskoitze, Biarritz, Bokale, Donibane Lohizune, Hendaia, Kanbo, Maule eta Urruña. Hala, informazioa emango dute lurralde osoan sakabanaturik ibiliko diren kazetariek.

Unean uneko albisteez gain, analisirako tartea izanen da. Horretarako, Eguzki Urteaga soziologoa eta Ekhi Erremundegi (BERRIA), Goizeder Taberna (Mediabask), Maite Ubiria (Kazeta) eta Ainize Butron kazetariak gonbidatuko dituzte platora.

Saio bateratuan parte hartzeaz gain, BERRIAk webgunean tokian tokiko emaitzen berri emango du luze eta zabal. Ipar Euskal Herriko emaitzak ez ezik, Frantziakoak ere emango ditu euskarazko egunkariak. Hautagaien lehen erreakzioak ere jasoko dituzte.

Astelehen goizean ETB1eko Egun on Euskadi saioa Baionatik eginen dute Irati Errandonea eta Asier Otegi kazetariek. Bigarren itzuliak utzitako emaitzak aztertuko dituzte, hainbat kazetari eta analistarekin batera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!