Txikiri eta Otaegiri buruzko BERRIAren dokumentala ikusgai izango da bihar Hamaika, Xaloa eta Kanalduden

Txiki eta Otaegiri buruzko dokumentala, BERRIAk ekoitzitakoa. BERRIA
Txiki eta Otaegiri buruzko dokumentala, BERRIAk ekoitzitakoa. BERRIA
unai zubeldia
2025eko irailaren 26a
11:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Juan Paredes Txiki-ri eta Angel Otaegiri buruzko dokumental bat ekoiztu du BERRIAk —1975eko irailaren 27an fusilatu zituzten, frankismoaren hondarrean—, eta Hamaika telebistan, Kanalduden eta Xaloa telebistan ikusi ahal izango da bihar, 22:00etan. Hamaikak etzi ere emango du, ordu berean.

Dokumentalean familiako kideen eta lagunen testigantzak bildu dituzte Gurutze Izagirre Intxauspe BERRIAko kazetariak, eta Lara Madinabeitia eta Garazi Karrera ikus-entzunezko saileko langileek. BERRIAren webgunean ere ikusgai dago dokumentala.

Eta Euskal Herrian bakarrik ez, Katalunian eta Galizian ere ikusi ahal izango da bihar BERRIAren lana: Vilaweb-ek eta Nós Diario-k ikusgai jarriko dute euren webguneetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.