Hamaikak eta ETBk euskal selekzioaren eta Venezuelaren arteko partida emango dute

Bilboko San Mames estadioan jokatuko dute, eta bi kateek 20:00etan emango dute lehia zuzenean.

Euskal Herria-Palestina partida, iaz. ARITZ LOIOLA / FOKU
Euskal Herria-Palestina partida, iaz. ARITZ LOIOLA / FOKU
urtzi urkizu
2026ko azaroaren 14a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Lehen Eusko Jaurlaritzaren 90. urteurrenaren ospakizunen bueltan eta Venezuelako euskal diasporaren ibilbidea aitortzeko asmoz, lagunarteko futbol partida antolatu dute gaur Bilbon euskal selekzioaren eta Venezuelaren artean. San Mames estadioan jokatuko dute, eta han izaterik ez dutenek telebistaz eta Internet bidez ikusi ahalko dute lehia Hamaikan eta ETB1en 20:00etatik aurrera. Telebista konbentzionalean ez ezik, Hamaikak bere webgunean emango du, eta katearen Android TVrako aplikazioan ere ikusgai izango da.

ETB On plataforma digitalean ere ikusi ahalko da lehia. Hamaikaren emankizunean, kontakizuna Naiz irratiko esatariek egingo dute. Izan ere, euskarazko irrati horrek ere lehiaren kontakizuna egingo du zuzenean.

Bi selekzioak elkarren aurka arituko diren laugarren aldia izango da gaurkoa. Aurreko hiruretan, euskal selekzioak irabazi zuen. Jagoba Arrasate eta Mikel Labaka dira euskal selekzioaren hautatzaileak.

Bihar euskal derbia ETB1en

Emakumezkoen futbolean ere partida garrantzitsua jokatuko da asteburu honetan. Hain zuzen ere, Realak eta Athleticek Espainiako Ligako 11. jardunaldiko partida jokatuko dute bihar, 12:00etan, Donostian. ETB1 katean eta ETB On plataforman izango da ikusgai euskaraz; TVEko Teledeporte kateak, berriz, gaztelaniaz emango du —RTVE Play plataforman ere ikusteko modua izango da—.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA