Hamaikak 'Nafar anitz' saioa estreinatuko du gaur

Nafarroako pertsona ezagunen bizitzan murgilduko dira astero, Yasmine Khris Maansri aurkezlearen eskutik.

Yasmine Khris Maansri, 'Nafar anitz' saioaren aurkezlea. IDOIA ZABALETA / FOKU
Yasmine Khris Maansri, 'Nafar anitz' saioaren aurkezlea. IDOIA ZABALETA / FOKU
urtzi urkizu
2026ko martxoaren 3a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Hamaika telebistak beste programa bat estreinatuko du gaur, 22:00etan. Nafar anitz du izena saioak, eta bertan Nafarroako pertsona ezagunen bizitzetan murgilduko dira. Hamaikak iragarri duenez, «aurpegi ezagunaren atzean dagoen pertsona gertutasunez eta naturaltasunez erakustea» du helburutzat programa berriak.

Yasmine Khris Maansri itzultzaile eta kazetariak (Marseilla, Frantzia, 1996) aurkeztuko du saioa. Atal bakoitzean protagonista baten ingurune pertsonala erakutsiko du: bere etxea, herria eta ohiturak ezagutzeko aukera izango dute Hamaikaren ikus-entzuleek. «Ikusleari ohiko elkarrizketa agerpen publikoetatik harago doan begirada eskaintzea da xedea», iragarri du Hamaikak. Iruñeko egoitzako taldeak egingo du.

Asteartero emango dute saioa Hamaikan. Lurreko telebista digitalaren bidez zein kable bidez ikusi ahalko da, baita www.hamaika.eus webgunean eta Android TBrako aplikazioan ere.

Ez da lehen aldia Yasmine Khris Maansrik Hamaika telebistan saio bat aurkezten duena. 2021. urtean, Nafar away saioa aurkezteari ekin zion. Podcastgintzan ere aritua da: Iker Tubia BERRIAko kazetariarekin batera, Ongi egiten dugu Iruñekoak izateko jendaurreko podcasta aurkezten aritu zen —Laban egiten zuten, eta Euskalerria Irratiak ere ematen zuen—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.