Herritarrek konfiantza handiagoa dute hedabide pribatuetan

Urtzi Urkizu.
2023ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
Metroscopiak egindako inkesta baten datuak plazaratu zituen atzo Bilbon Periodismo 2030 taldeak, Axa fundazioarekin batera. Datuen artean, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrek konfiantza handiagoa dute hedabide pribatuetan (%26), publikoetan (%20) baino. Bestetik, herritarrek konfiantza gehiago dute erkidegoko hedabideen informazioarekin (%28), egoitza nagusia Madrilen dutenekin (%22) baino. Hedabideen artean, telebista da informaziorako herritarrek gehien erabiltzen dutena: %82k ikusten dituzte albistegiak eta informazio saioak; ondotik, webguneak eta egunkari digitalak doaz (%59); irratia (%50); paperezko hedabideak (%41); eta sare sozialak (%39).

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarren %57k pentsatzen dute hedabideak ez direla guztiz libreak edo independenteak.

Gazteen erdiak Tiktoken

Sare sozialen erabileran, adinak badu bere eragina: 18-29 urte arteko gazteen %46k Tiktok sare soziala erabiltzen dute. 65 urtetik gorakoen %93k, berriz, ez dute inoiz sare sozial hori erabiltzen. Bestetik, herritarren %78k ez dute inoiz Twitch erabili, eta %44k ez dute inoiz Instagram sare soziala erabiltzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Irakurrienak
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.