'Hitzetik hortzera' gaur amaituko da, Paul Urkijorekin

Paul Urkijo. JAGOBA MANTEROLA / FOKU.
urtzi urkizu
2023ko apirilaren 01a
00:00
Entzun
Denboraldia bukatuko da gaur ETB1eko Hitzetik hortzera bertsolaritza saioarentzat (21:00). Azkeneko atal honetan, Eider Perezek Paul Urkijo zinemagilea elkarrizketatuko du. Irati filmak izan duen harreraz eta euskal mitologiaz mintzatuko dira, besteak beste. Bertsoak ere entzungo dira, hala ere, programan: Biriatun (Lapurdi) ikastolen alde egin zuten jaialdiko bertso batzuk emango dituzte. Saio horretan Amets Arzallusek, Maialen Lujanbiok, Andoni Egañak, Oihana Iguaranek eta Maddalen Arzallusek kantatu zuten. Horrez gain, Durangaldea Uztabarritzen zikloaren barne, Zornotzan (Bizkaia) egin zuten saioko bertsoak entzungo dira. Alaia Martin, Igor Galartza, Janire Arizabalaga eta Igor Elortza aritu ziren kantuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.