Komunikazioa

Joxe Agirreri eskainitako saio berezia larunbatean, ETB1en

Agirreren bertsoaldi hautatuak eta haren iritziak josiz osatu du programa 'Hitzetik Hortzera'-ko taldeak

urtzi urkizu
Donostia
2012ko abenduaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Joxe Agirre, Izarraizko azeria izenburuko saio berezia emango du ETB1 kateak larunbatean, 15:30ean. Hitzetik Hortzera-ko lan taldeak osatutako programa horretan Agirreren bertsoaldi hautatuak eta haren iritziak josi dituzte. Bakarka egindako lanetan gozatu ahalko da Azpeitiko bertsolari zenaren artea, puntuei erantzuten zein emandako gaiei erantzuten. Baita ofizioetan ere, bertsolari hauekin batera: Joxe Lizaso, Imanol Lazkano, Amets Arzallus eta Arrate Illaro. Agirreri buruz galdetu diete beste lagun hauei: Laxaro Azkune, Jokin Uranga, Xabier Euzkitze, Sebastian Lizaso eta Joxean Agirre. Halaber, duela urte batzuk Manuel Sein Xanpun, Jon Azpillaga eta Joxe Lizasorekin batera sagardotegi batean izandako tertuliako pasarteak emango dituzte.

Estiballes ostiral gauekoan

Hitzetik Hortzera saioak bere asteroko emanaldia ostiral gauean eta igande bazkalostean izango du. Kasu honetan, Bizkaiko Txapelketako finalaren bertsoaldi onenak entzun ahalko dira. Gainera, Jon Artano Arkaitz Estiballes txapeldunarekin bilduko da. Basauriko Kareaga-Goikoa eta Bizkotxalde ikastetxeetan izango dira, Estiballesek irakaskuntzan egiten duen lana ezagutzeko. Txapelketaren ondorenean dituen burutazioez galdetuko dio Artanok Estiballesi. Joxe Agirre zenaren alde egindako hileta elizkizuneko irudiak eta bertsoak ere emango dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.