Ikusle datuak

Kontxako Banderak %27,3ko ikusle kuota izan zuen, iaz baino txikiagoa

Iaz askoz ikusle datu handiagoa izan zuen Donostiako estropadak: %39,3 gizonezkoenak eta %31,7 emakumezkoenak.

Arraun Lagunak eta Urdaibaiko bi patroiak, atzo, Kontxako Bandera astintzen. JON URBE / FOKU
Arraun Lagunak eta Urdaibaiko bi patroiak, atzo, Kontxako Bandera astintzen. JON URBE / FOKU
urtzi urkizu
2024ko irailaren 9a
13:00
Entzun

Kontxako Bandera jokatu zuten atzo Donostian, eta ikus-entzule askoren arreta bereganatu zuen. ETB1eko emanaldiak %27,3ko ikusle kuota lortu zuen —igandean EAEn gehien ikusi ziren hamar emankizunetako bat izan zen—. Hala ere, 2023ko Kontxako Banderak askoz datu handiagoak izan zituen: %39,3ko kuota gizonezkoen estropadak, eta %31,7koa emakumezkoenak.

Beste alde batetik, atzo egun osoan EAEn futbol partida bat izan zen gehien ikusi zen emanaldia: UEFAko Nazioen Liga txapelketako Suitza-Espainia partida. %27,8ko ikusle kuota bereganatu zuen —135.000 ikus-entzule—. Igandean gehien ikusi ziren bigarren eta hirugarren emankizunak ETB2ko Teleberri albistegikoak izan ziren. ETB1ek astelehen gauetan ikusle datu onak lortzea espero du aurten; izan ere, datorren astetik aurrera Espainiako Ligako euskal taldeen partidak emango ditu zuzenean.

Udan ETBk ikusle datu «zoragarriak» izan dituela adierazi zuen joan den astean Euskal Telebistako zuzendari Unai Iparragirrek, Gasteizen. Abuztuan, ETB1ek %2,3ko ikusle kuota lortu zuen; ETB2k, %8,2koa; ETB3k, %0,1ekoa; eta ETB4k, %1,2koa. EAEn hilabete horretan gehien ikusi zen katea La1 izan zen —horretan eragin handia izan zuten Parisko Olinpiar Jokoek—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.