Netflixek 300 lanetan erabili du adimen artifizial sortzailea

Plataformako arduradunek nabarmendu dute adimen artifizialaren erabilera «oso bizkor» ari dela zabaltzen hainbat prozesutan. «Modu garden eta arduratsuan» erabiltzea defendatu dute.

'The American Experiment' dokumentalean adimen artifiziala erabili dute. NETFLIX
'The American Experiment' dokumentalean adimen artifiziala erabili dute. NETFLIX
urtzi urkizu
2026ko uztailaren 17a
16:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

2026. urteko lehen hilabeteetan, Netflix plataformak adimen artifizial sortzailea erabili du hirurehun proiektutan. AEBetako konpainiak zehaztu du postprodukzio lanetan erabili dutela teknologia hori gehien. «Adimen artifizial sortzailea asko ari da hedatzen lanen ziklo osoan: produkzioan, ideiak sortzeko prozesuan, proiektuen lehen faseetan, baita postprodukzioan eta azken fasean ere», esan du konpainiak, inbertsoreei bidalitako gutun batean.

Netflixen arabera, film batzuetan ezinezkoa izango zen sekuentzia garrantzitsu batzuk egitea adimen artifizial sortzailearen laguntzarik gabe. Adibidetzat jarri dituzte Brasil 70: A Saga do Tri (Brasil), Glory (India) eta The American Experiment (AEB) lanak. «Ekoizpen horietan adimen artifizial sortzailea erabili zen sekuentzia oso konplexuak sortzeko: jende multzo handien anpliazio digitala egiteko, bataila historikoak berregiteko eta historiako unibertsoak eraikitzeko plano orokorrak egiteko».

Adimen artifizial sortzailea «modu garden eta arduratsuan» erabiltzea defendatzen du Netflixek. «Praktika onekin bat egiteko, espero dugu gure ekoizpen bazkideek Netflixi informazioa ematea adimen artifiziala erabiltzen duten aldiro. Izan ere, tresna berriak ari dira garatzen une oro, bere ahalmen eta bere arrisku, eta horietan gardentasuna bermatu behar da».

Ted Sarandos Netflixeko zuzendariak esan du soilik sortzaile handiek sor ditzaketela obra handiak. «Adimen artifizialak ez du hori aldatzen. Filmak pertsonek egiten dituzte oraindik. Adimen artifizialak horiek hobetzen laguntzen du, ez besterik».

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA