Netflixek Filminen film hautatuak eskainiko dizkie harpidedunei

Filmineko talde batek hautatutako hamar lanen bilduma bat jarriko dute hilero Netflixen katalogoan. Hego Euskal Herriko harpidedunek izango dute aukera hori, baina ez Lapurdikoek, Nafarroa Beherekoek eta Zuberoakoek.

Filminen pelikula hautatu batzuk ikusiko dira hilero Netflixen. NETFLIX
Filminen pelikula hautatu batzuk ikusiko dira hilero Netflixen. NETFLIX
urtzi urkizu
2026ko urriaren 5a
14:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Netflix eta Filmin streaming plataformek akordio bat egin dute, eta, haren bitartez, Filmineko taldeak hamar lanen bilduma bat osatuko du, eta ikusgai egongo da Netflixen zerbitzua ordaintzen dutenentzat. Hego Euskal Herriko harpidedunek baliatu ahalko dute aukera hori, ez baitie eragingo Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako harpidedunei. Netflixek hilabete bakoitzeko lehen egunean jarriko du bilduma hori katalogoan. Aurrenekoa misterioari lotuta dago.

Hamar film hauek ikus daitezke Filminek prestatu duen lehen bilduman: The Shrouds, Le Mangeur d'Ames, The Last Late Night, She Well, Kazn, Ritueel, Good Boy, Pigen med nalen, Soft & Quiet eta Frewaka.

Diego Avalos Espainia, Portugal eta Turkiarako Netflixen edukien presidenteordeak Filmin goraipatu du: «Miresten dugu Filminek zinemarekin eta dokumentalekin duen konpromisoa. Modua egin dute gertuko harremana izateko ikusleria exijente eta espezializatu batekin. Netflixen, berriz, munduko ikusleria zabalena entretenitzen saiatzen gara. Hortaz, bi plataformen arteko konbinazioak bazkide perfektuak bilakatzen gaitu».

Juan Carlos Tous Filminen sortzaile eta zuzendariak pozgarritzat jo du kolaborazioa: «Munduko streaming zerbitzurik handienak begia gugan jarri izana gure lanaren aitortza bat da. Eta zinemari diogun maitasuna aitortu dute, bide batez». Gaineratu du Netflixekin egindako aliantzari esker kalitatezko zinema jende gehiagorengana iritsi ahalko dela. 

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA