Nahiz eta 2026. urtean 7.800 milioi euroko irabaziak lortu dituen dagoeneko, Netflix plataforma aldaketa sakonak egiten ari da bere lantaldean. Batetik, iragarri du mila langile kaleratuko dituela (lantalde osoaren %6 inguru). Hori publiko egin, eta hurrengo egunera, jakinarazi zuen Bela Bajaria eduki arduraduna kargutik kenduko zuela. Hamar urte egin ditu zeregin horretan Bajariak, eta datorren astelehenean Peter Ricek hartuko du bere tokia.
Aste hau, berriz, beste kaleratze esanguratsu batekin hasi du streaming plataformak: zinema arloko zuzendari Dan Lin kaleratuko du. Bi urte eta erdi egin ditu karguan. Ekainean jakinarazi zuen 88 film egitekotan zirela. Baina, aurten bertan, beste adierazpen esanguratsu batzuk ere egin zituen Linek: «Zinemagile batzuek pelikulak zinema aretoetan jarri nahi dituzte. Ba haiekin ez dugu lanik egingo». Zinemagile asko sumindu zituen Linek esandakoak.Â
Narnia-ren film berrian lanean da Greta Gerwig zinemagilea, Netflixentzat; euskarazko trailer bat ere bada. Ustez, otsailean aretoetan dira estreinatzekoak. Baina AEBetako hedabide batek atzo argitaratu zuen Narnia-ren proiektua bertan behera geldituko dela. Variety-k argitaratu duenez, bestetik, Gerwig eta Lin zinema arloko zuzendariaren artean desadostasun eta haserre handiak izan dira azkeneko hilabeteetan.
Litekeena da Netflixen zuzendaritzan eta sailetako arduradunen artean kaleratze gehiago iristea datozen egunetan.