Komunikazioa

Phat-Eam Lim oftalmologoaren inguruko lana etzi ETB1en ikusgai

Ion Elorzak zuzendu du dokumentala, eta Donibane Lohizunen, Parisen eta Kanbodian grabatu dute

Erredakzioa
Donostia
2012ko martxoaren 20a
00:00
Entzun
ETB1 kateak Lumière au dessus des eaux (Argi izpiak uretan) dokumentala estreinatuko du ostegunean Haratago saioaren barne, 17:45ean. Ion Elorza errealizadoreak zuzendu du lana, eta Phat-Eam Lim oftalmologoaren istorioa kontatu du.

Lim jaiotzez kanbodiarra da. 14 urte zituenean, Parisera joan zen bizitzera familiarekin, Pol Pot diktadorea gobernura iritsi eta gero. Egun, Hendaian kontsulta bat du Limek. Dokumentala Donibane Lohizunen, Parisen eta Kanbodian filmatu dute.

Lim 2002. urtean Kanbodiara itzuli zen, handik irten zela 27 urte igaro eta gero. Klinika oftalmologo ibiltari bat antolatzea bururatu zitzaion, itsasontzi baten gainean. Hainbat bidaiaren ostean, 2006an Mekong ibaian eta haren adarretan gora eta behera ibili zen, begiko gaitzak sendatzeko lanean. Oftalmologoarekin batera, anestesista bat eta bi erizan joaten ziren itsasonztian. Kontuan hartu behar da garai hartan Kanbodian 13 milioi biztanle zeudela eta bost espezialista besterik ez begiko gaixotasunak sendatzeko.

Dokumentalak ez du off-eko ahotsik, egilearen arabera «zirrara handiagoa» eragiteko helburuarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.