Sareren manifestazioa, zuzenean Hamaikan

Hamaikak saio berezia emango du larunbatean, 16:30ean hasita.

Sarek iaz deitutako manifestazioa, Bilbon. MIKEL MARTINEZ DE TRESPUENTES / FOKU
Sarek iaz deitutako manifestazioa, Bilbon. MIKEL MARTINEZ DE TRESPUENTES / FOKU
urtzi urkizu
2026ko urtarrilaren 8a
11:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ezin da gehiago luzatu lelopean, Sare herritarrak manifestaziora deitu du Bilbon larunbaterako. Mobilizazioaren inguruko telebista saio berezia egin izan du azkeneko urteetan Hamaikak, eta aurten ere hala egingo du. 16:30ean hasiko dute zuzeneko emankizun berezia; platoan mahai inguru bat egingo dute, eta zuzeneko konexioak egingo dituzte Bilboko kaleetan gertatzen dena ikus-entzuleei helarazteko.

Mobilizazioa Casillan abiatuko da, 17:00etan. Bilboko udaletxean amaituko da, eta parte hartzaileen artean izango dira gizarte, politika eta sindikatuko ordezkariak. Haietako batzuen hitzak ere jasoko dituzte Hamaikaren kamera eta mikrofonoek.

Amaierako ekitaldian, Xabat Illarregi eta Aitor Etxebarriazarraga bertsolariek kantatuko dute. Ondoren, Sareren manifestua irakurriko dute Joseba Azkarraga eta Bego Atxa bozeramaileek. Eta amaitzeko, Pantxoa Karrere eta Olaia Inziarte abeslariek kantatuko dute.

Hamaikaren saioa lurreko telebista digitalaren eta kable bidez ikusi ahalko da, baita hamaika.eus/zuzenean webgunean eta Android TBko aplikazioan ere.

BERRIAk ere luze eta zabal emango du manifestazioaren berri. Igandeko egunkarian manifestazioaren eta euskal presoen egoeraren inguruko informazio landua irakurri ahalko da, bai paperean, bai webgunean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.