Komunikazioa

'TOPera!' saioa aurkeztuko du Iban Garatek bihar hasita ETB1en

Astelehenetik ostegunera Euskal Herriko zerrenda berezienak erakutsiko dituzte, 21:00etan

Erredakzioa
Donostia
2012ko azaroaren 25a
00:00
Entzun
Iban Garatek aurkeztuko duen saio berri bat hasiko da bihar ETB1 katean: TOPera!. Astelehenetik ostegunera emango dute, 21:00etatik 21:15era. Eta bertan Euskal Herriko alderik bitxienak erakutsiko dituzte ranking batean. Egunero TOP5 zerrenda bat ezagutuko dute ikus-entzuleek. Adibidez, zeintzuk diren Euskal Herriko eskulturarik bitxienak, etxerik deigarrienak, euskaldunok gehien abesten ditugun abestiak, txokorik zaharrenak edo gozorik gogokoenak.

«Euskaldunak nolakoak garen ezagutzeko era ezberdin eta zuzenago bat dakarkigu saio berriak», adierazi du ETBk. «Kaleko jendeak kontatuko baitu hori guztia». Euskaldunon ohiturak eta gustuak gainerako herrialdeen berdinak diren ere azalduko dute. Denborak aurrera joan ahala aldatu ote diren jakiteko ahalegina egingo dute, bide batez. «Norberak bere ondorioak atera ahalko ditu saioa ikusiz».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.