EITBko aurreko zuzendaritzak desordutan eman ohi zuen urteroko pastorala Aste Santuan, eta oraingo zuzendaritzak ere erabaki bera hartu du. Ostiral santuan 08:00etan emango du ETB1ek Xahakoa pastorala.
Patrick Keheille zuberotar idazle eta kultur sustatzaileak idatzitako pastorala da Xahakoa. Ikuskizuna Barkoxen taularatu zuten iaz, hiru aldiz: uztailaren 25ean, uztailaren 31n eta abuztuaren 8an. Antzezlana Bigarren Mundu Gerran eta gerraondoan dago girotuta, eta Alexis Etxekopar Attuli koblakari eta kantoregilea du protagonista modura. Pastoralak Attuliren hainbat kantore biltzen ditu, besteak beste ikuskizun osoari izena ematen diona, Xahakoa.
Testua kontsultatu nahi izanez gero, eitb.com-ek pastoralei eskainitako webgunera (http://www.eitb.com/euskaraz/ pastoralak) jo daiteke. Bertan, aurreko urteetako pastoralekin batera, aurtengoa (http://www.eitb.com/euskaraz/pastoralak/xahakoa) aurkitu daiteke, bertsio bikoitzean: zubereraz eta euskara batuan.
Interesa dutenei laguntzeko asmoz, testuaren ertzean zubererazko hitzen sinonimoak jarri dituzte. Horrez gainera, pastoralen hiztegia ere kontsultatu daiteke, hor bilduta baitaude aurreko urte guztietako hitzak, hainbat argibiderekin.
Komunikazioa
'Xahakoa' pastorala bihar goizean goiz ETB1 katean
Patrick Kereillek idatzitako pastoralaren testua EITBren webgunean irakur daiteke
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu