'Zebrabidea'-k Arberatzen amaituko du denboraldia

EHZn egingo dute ostiral arratsaldeko saioa, Euskal Irratiekin elkarlanean. Datorren denboraldian beste aurkezle batzuk izango ditu 'Zebrabidea'-k.

Ekhiñe Zapiain eta Oihana Azkue, 'Zebrabidea' magazineko aurkezleak. ARROSA
Ekhiñe Zapiain eta Oihana Azkue, 'Zebrabidea' magazineko aurkezleak. ARROSA
urtzi urkizu
2025eko ekainaren 23a
13:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Arrosa irrati sarearenZebrabidea saioak ostiralean amaituko du denboraldia, Arberatzen (Nafarroa Beherea) egingo duten emankizun berezi baten bidez. EHZ Euskal Herria Zuzenean jaialdian egingo dute saioa, Euskal Irratiekin elkarlanean. Ekhiñe Zapiain saioko esatariak —Oihana Azkuerekin batera aurkezten du— gogorarazi du Arrosa sareak EHZn izan zuela jatorria, eta hortik datorkiola izena —Arrosan (Nafarroa Beherea) egiten zuten garai batean musika jaialdia—.

Euskal Irratietako Ainize Madariaga esataria ariko da ostiraleko emankizunean Zapiainekin batera. Musikariak, antolatzaileak eta jaialdiko parte hartzaileak elkarrizketatuko dituzte.

Aurrerantzean Zebrabidea ez dute Zapiainek eta Azkuek aurkeztuko; hiru denboralditan aritu da Zapiain, eta datorren urtean Antxeta irratian arituko da, beste lan batzuetan. Azkue, berriz, beste eginkizun batzuetan ariko da Naiz irratian. Datorren denboraldian Zebrabidea saioak jarraituko du, baina beste aurkezle batzuk izango ditu.

Gaur arratsaldean, bestalde, Lekeitiotik (Bizkaia) aurkeztuko du Zapiainek irratsaioa. Loraldiaren sormen egonaldiaren harira egingo dute han programa. «Denboraldia borobildu eta Zebrabidea kalera aterako dugu aste honetan», azaldu du Zapiainek. Kolaboratzaileek aurten egin duten lan guztia eskertu du, bide batez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.