Agerre Teatrok Gallartara egokitu ditu On Kixoteren abenturak

Herriko fanfarrearen, abesbatzaren, antzerki taldearen eta artisten laguntzarekin emango du 'Zu ere On Kixote?'

Ererdakzioa
Bilbo
2011ko ekainaren 3a
00:00
Entzun
Miguel de Cervantesen On Kixote eleberri ezaguneko kontakizunak Bizkaiko meatzaldeko errealitatera egokituta taularatuko ditu Agerre Teatro konpainiak ¿Es usted, también, Don Quijote. Zu ere On Kixote? antzerki obra elebidunean, Gallartako fanfarrearekin, abesbatzarekin eta antzerki taldearekin zein herriko hainbat artistarekin elkarlanean. Ekainaren 11n izango da estreinaldia, larunbatarekin, Gallartako auditoriumean, eta biharamunean berriro emango dute, leku berean.

Maite Agirre, Kepa Fersan, David Quincoces eta Eneko Molina Agerre Teatro konpainiako aktotreek hartuko dute parte emanaldian, Ines Martinez de Iturraterekin batera. Fanfarrea koordinatu eta abesbatza zuzenduko du, gainera, Martinez de Iturratek. Herriko artistek proposamen pertsonalak egingo dituzte, On Kixote-ko giroa eta Gallartakoa uztartzeko. Lan guztia Maite Agirre Agerre Teatro konpainaiko zuzendariak zuzenduko du.

Uztailean, Mexikon

Obra Gallartan erakutsi ostean, Mexikoko Zacatecas hirian emango dute, uztailean, han ahozko narrazioei buruz egingo diren nazioarteko jardunaldien egitarauaren barruan. Hango aktoreekin emango dute han obra Euskal Herriko aktoreek, aurretik haiekin batera tailer-laborategi batean parte hartu eta gero.

Kepa Fersan Agerre Teatro konpaniako kideak Gallartako meatzari baten semea da; bera izan zen ideiaren sortzailea, konpaniak aurretik Maputon (Mozambike) izandako esperientzian oinarrituta. Nagusientzako Doltza eta haurrentzako Nork ikusi Dultzinea obrak prestatatu zituen konpainiak harako, haiek ere On Kixote eleberrian oinarriutuak.

Konpainiako zuzendari Maite Agirrerentzat «erronka liluragarria» izan da On Kixoteren nobelako abenturek gordetzen duten metafora Bizkaiko meatzaldeko errealitatera egokitzea, eta oso gustura dago herritarrek erakutsi duten ilusioarekin eta inplikazioarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.