Irudia Elgoibar
Agur jendetsua Hasier Etxeberriari, haren jaioterrian
Agur sentitua eskaini zioten atzo Elgoibarren (Gipuzkoa), asteazkenean hil zen Hasier Etxeberria idazle eta kazetari polifazetikoari. Plaza beteta, hainbat lagunek hartu zuten hitza: Eider Rodriguez idazleak, Gorka Arrese editoreak, Sautrela-ko lankide Beñat Sarasolak, ZuZeu atariko Oier Arantzabalek, Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariak, eta Gazteluko (Gipuzkoa) herritarrek. Joxerra Gartziaren testu bat, Bernardo Atxagaren beste bat eta EITBko lankideen izenean idatzitako testua irakurri zituzten; Joseba Sarrionandiaren hitzak ere entzun ziren grabazio batean.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu