Ainhoa Artetak ez du parte hartuko Euskadiko Orkestraren programan
MUSIKA. Ainhoa Arteta sopranoak ez du parte hartuko Euskadiko Orkestrak datorren astean hasiko duen denboraldiko kontzertu programan. Johannes Brahmsen Requiem alemaniar bat abestu behar zuen abeslariak, baina, orain dela aste batzuk egin zioten ebakuntza bat dela eta, medikuek esan diote oraindik errekuperatu gabe dagoela. Nolanahi ere, soprano bat izendatu bitartean, orkestrak erabaki du programarekin jarraitzea.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu