Aissa Intxaustik eta Unai Mendiburuk irabazi dituzte sailkatzeko bi saioak
BERTSOLARITZA. Ostegunean abiatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea. Bi saio jokatu ziren, Urdulizen eta Durangon, eta Aissa Intxaustik eta Unai Mendiburuk irabazi zituzten. Maiatzeko lau ostegunetan jokatuko dira saio horiek guztiak; ostegun bakoitzean saio bi. Hurrengo astean, kasurako, Diman eta Muxikan izango dira. Bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu